Amaiera

                                                     

                                                AMAIERA

Haste hauetan zehar, unibertsitaterako aldaketarekin, ikasketa berriekin, gai berri guztiekin, leku aldaketarekin eta arrazoi askorengatik, oso zaila egin zait nire ikasteko metodoak egonkortzea. Kurtsoaren hasieran zehar, klaseetara joatera eta bertan apunteak hartzera mugatu nintzen baina denbora aurrera egin duela, talde lanak eta bakarkako lanen garrantzia ikusteko gai izan naiz.

Blog honekin, unibertsitateko lehenengo 15 asteen ikasketa gehienak biltzen saiatu egin naiz. Aste hauetan zehar, talde lanen garrantzia ikustearen ondorioz, hauek egiteko metodoa aldatu egin dut. Orain iturri zientifikoen garrantzia ikusi dut eta hauen bibliografia zuzena lortzearen garrantzia ere. Hilabete hauetan, asko ikasi egin dut eta gai berri askotan sakontzen ikasi egin dugu. 

Portafolio honetan zehar zenbait hausnarketa ikusiko ditugu. Lehenik eta behin, sarrera bat ikusiko dugu non nire bizitzari buruz hitz egin dut. Hasieratik orain arteko prozesua aipatu egin dut. Geroago egelako zanbait testu eta bideoen hausnarketak aurkitu ahal ditugu. Hasteko, 0.2 Arnaiz Vicenç-en hizketa baten analisia egin dut. Honetan zehar, pandemiak haurretan izan duen eragina ikusi ahal dugu. Bigarrenik, 1.1 puntuaren hausnarketa ikusgarri dago. Honetan Emozioen garapen eraginkor bat eta kudeaketa eraginkor bat izatearen garrantziari buruz zenbait gauza aipatu egin ditut. Hurrengo atal batean, 1.2 Bideo forumaren behaketa egin dut, Imagine Elephants, bertan jolasen garrantzia ikusiko dugu. Portafoliarekin bukatzeko, 1.3 tertuliaren analisia egin dut. Gainera, teknografia bat aipatuko dut portafolioan. Portafolioa bukatzeko oso gai ona iruditzen zitzaidan gairik garrantzitsuenetariko bat aipatzen duelako, irakasle lanbidearen garrantzia.

Hausnarketa honekin, ikaste prozesu honi bukaera eman diot. Denbora guzti honetan zehar hainbat gaietatik asko ikasi egin dut eta bakarkako lanak egituratzeko hainbat ezaugarri ere ikasi egin ditut. Oso esperientzia gomendagarri bat dela esango nuke.

Comentarios

Entradas populares