Nor naiz?
SARRERA
Nire izena Juan Alameda Ferreras da. 2003. urtean jaio nintzen eta 18 urte ditut orain. Blog honekin hasteko, uste dut garrantzitsua dela nire buru aurkeztea lehenik eta behin. Bilbon jaio nintzen eta txikitatik Deusto izeneko auzo batean bizi izan dut. Urte hauetan zehar, saskibaloiaren munduko grina erakutsi nuen eta 7 urterekin, bertara jokatzen hasi nintzen nire ikastetxeko taldean. Talde batean jokatzen nuela eta grin hori neukala, lazterr talde onetan jokatzen hasi nintzen. Hamabost urte nituenean, Bizkaiko selekzioan jokatu nuen eta bertan zenbait partida jokatu nituen.
Saskibaloia asko guztatzen zitzaidala, ere erakutsi nuen laster, bideojokoetarako grina ere. Txikitatik asko jokatu egin dut hauetara eta txikitatik gauza asko erakutsi dizkidate. Nire ikasketa pertsonalei buruz hitz egiten badugu, txikitan oso ikasle ona nintzen baina denbora aurrera egin zuela, gero eta alferragoa bihurtu egin nintzen. Lehen Hezkuntzako urteetan zehar oso nota onak atera nituen eta oso ikasle ona nintzen, baina derrigorrezko hezkuntzara hasi nuenean nire ikasteko gogoak guztiz behera egin zuten. Urte horietan zehar bideojokoei behar nuena baino denbora gehiago eman nizkien eta oso nota onak ateratzetik, nota normalak eta guztia gainditzera pasatu nintzen.
Azkenik, batxilergoan zehar, oso alferra nintzelarekin batera joan ziren nire notak. Guztia gainditzen nuen beti baina ez nituen nota onak ateratzen. Batxilergo mistoa egin nuen, hau da, lehen mailan, hezkuntza sientifikoa jaso nuen(biologia, fisika eta kimika, etab. ), eta bigarren urtean, letretako hezkuntza jaso nuen(filosofia, historia, ekonomia, etab.). Honek ere, zenbait kalte ekarri zituen nire notetan, aurreko urtean egin ez nituen gaiak errepikatu behar izan nituelako.
Sarrerarekin bukatzeko, azladuko dut zergatik erabaki nuen Haur Hezkuntza ikastea. Hezkuntza arloa betidanik gustatu egin zait eta selektibitatea hastearekin batera, erabaki egin nuen zuzenki hezkuntzaren munduan sartzea. Hala eta guztiz ere, nire lehenengo idea Lehen Hezkuntzako gradua izan zen baina nota motza geratu zitzaidan eta bigarren aukerara pasatu egin nintzen, Haur Hezkuntza.
Comentarios
Publicar un comentario