Teknografia
Ni Juan Alameda naiz, Bilbon jaio nintzen 2003 urtean. Basurto izeneko ospital batean. Nire ikasketak 2 urtekin hazi ziren Ibaigane izeneko ikastetxe batean baina nire haur hezkuntza Deustuko La Salle ikastetxean hasi ziren. Oso ikastetxe ona izan da baina bere momentu txarrak ere egon dira bertan. Lehen hezkuntzan zehar, oso irakasle desberdinak izan nituen. Irakasle batzuk haien lana maitatzen zuten eta beste batzuk gorroto egiten zuten, eta ikasleentzat oso ondorio onak edo txarrak izan ahal zituen.
Txikitan, oso nota onak ateratzen nituen baina nire bizitza aurre zihoala, gero eta alferragoa bihurtu nintzen. Hala ere, ez naiz inoiz ikasle txarra izan. Batxilergoan azkartu egin nintzen eta nahiko erraz atera nituen kurtsoak. Denbora aurrera zihoala, gero eta importanteagoa iruditzen zitzaidan irakasleak ikasleen bizitzetan zuten garrantzia eta horren ondorioz Hezkuntza arloari behar duen garrantzia eman nion. Pasa den urtean, irakaslea izan nahi nuela erabaki nuen eta gaiariburuz informatzen hasi nintzen. Selektibitatea eta gero, nahi nituen ikasketak erabaki nituenean, lehen Hezkuntza zen nire ikasketen lehenengo aukera baina nota motza geratu zitzaidan eta nire bigarren aukerara pasatu nintzen, Haur Hezkuntza. Bilbon, nota motza ere geratu zitzaidan eta Gasteizen ikastea erabaki nuen.
Orain oso pozik nago ikasten ari naizenarekin baina ez zait batere gustatzen Gasteizera joatea eta etortzea egunero, horregatik urte hau guztia gainditu eta gero nire espedientea Bilbora bidaliko dut eta Leioako unibertsitatean ikastea gustatuko litzaidake.
Nire iritziz haur hezkuntzako irakasleak, irakaslerik garrantzitsuenak dira, eta haien funtzia ez da umeak bakarrik zaindu baizik eta pertsona berriak sortu, haien emozioak moldatu eta ume horiek benetazko munduan sartzen laguntzen dute. Haur hezkuntzako irakasleen zeregina ezinbestekoa da gizartean eta ematen diegun baino garratzia handiagoa eman beharko genieke.
Comentarios
Publicar un comentario